Jokoak

A+ A A-

Araudi orokorra

Partynet – Partyko Intranet-a

  • Partynet, party-tik soilik irisgarri den webgune pribatua da; bertan lehiaketak eta jarduera desberdinak kudeatu eta etengabean informatuta egoteko aukera dago.
  • Erabiltzaile guztiek era egokian erabili behar dute Partynet, asmo txarreko erabilpenak atzemanez gero, erabiltzailea zigortuta edota party-tik kanporatua izan daiteke.
  • Ez zaitez, lagunen edo taldekideen datuekin sar, Partynet-en erabilpena pertsonala izan behar du.
  • Partynet-eko informazioa etengabe eguneratuko da, eta hango edukiak lehentasuna du webgune ofizialean argitaratutakoaren aldean.
  • Txapelketa batean izena emanda bazaude, gogoratu aldian-aldian Partynet-en sartzeaz, txapelketaren egoera, albisteak, oharrak eta abar ikusteko.

Izen-emateak

  • Txapelketa batean izena emateko:
    • Jaialdian egon behar duzu eta ordenagailua LANen eduki behar duzu.
    • Web-nabigatzaile baten bitartez sartu behar duzu jaialdiko intranetera.
    • Webgune ofizialeko erabiltzaile datuekin identifikatu behar zara, bertako erabiltzaile eta pasahitzarekin. Pasahitzaz gogoratzen ez bazara webgune ofizialeko formularioa erabilita berreskura dezakezu. Sarbidea izan dezazun zure akreditazioa balioztatuta eduki behar duzu, bestela sistemak ez dizu sartzen utziko.
    • Benetan parte hartu nahi duzun eta horretarako denbora duzun txapelketetan bakarrik eman behar duzu izena. Antolakuntzak ikusten badu txapelketa batean baino gehiagotan izena eman duzula eta ezingo duzula haietan parte hartu, zigorra izango duzu.
    • Ez eman lagunen izenik, ekitaldian ez badaude ez baitute baliozko akreditaziorik izango eta ezingo dira Partynet-en sartu. Erabiltzaile bakoitzak bere inskripzioa kudeatu ahal izango du.
  • Talde batek izena eman nahi badu, taldekide guztiek eman behar dute izena banan-banan. Izena emandakoan, taldeko kapitaina arduratuko da txapelketan izena emateaz eta taldeko gainerako jokalariak gehitzeaz.
  • Gogoan izan lehiaketa batetatik baja eman dezakezula hasi aurretik. Parte hartu ahal izango duzun edota ordutegi zein txanden zai egongo zaren ez badakizu, hobe duzu zure lekua libre uztea.Behin lehiaketa hasi eta jarraitzerik ez baduzu, lehiaketa horretako arduradunari komunikatu beharko diozu.
  • Oro har eta salbuespenak salbu, GameGune-ko partehartzaileek ezingo dute Partynet-eko lehiaketetan parte hartu.

Txapelketetarako araudi orokorra

  • Txapelketa bakoitzak berariazko araudi bat izan dezake, araudi nagusiaren osagarri.
  • Arauak antzekoak badira, araudi espezifikoak lehentasuna izango du araudi nagusiaren gainetik.
  • Ordutegiak eta informazioa.
    • Txapelketei buruzko informazio guztia argitaratuko da eta eguneratuko da Partynet-en.
    • Garaiz ibili behar da. Txapelketen ordutegien berri emango da.
  • Partidak
    • Zure aurkaria bilatu behar duzu partida jokatzeko. Non eseritzen den Partynet-ek berak esango dizu.
    • Partida bat ezin da aurreikusitako ordua baino 15 minutu beranduago hasi.
      • Zure aurkaria ez bada 15 minutu horietan agertzen, txapelketaren antolatzaileari jakinarazi behar diozu, eta hark erabakiko du zer egin. Erabaki normalena da berandutu den jokalaria kanporatzea. Itxarote-denboran, zerbitzarian edo zure jolastokian egon behar duzu.
      • Bi jokalariak/taldeak berandutzen badira, zozketa bat egingo da hurrengo txandara nor pasatuko den erabakitzeko.
    • Talde bakoitzak 30 minutu izango ditu partida-txanda amaitu ondoren emaitza Partynet-en bidez bidaltzeko edota lehiaketako antolatzaileari esateko. Denbora hori igarotzen denean, antolatzaileak lehiaketarekin jarraitu dezake, emaitza hori kontutan hartu gabe edota beste ekintza batzu egin ditzake kanporaketa motaren arabera.
    • Txanda amaitu eta 30 minutura emaitzak falta badira, talde horietako parte-hartzaileak kanporatu egingo dira, eta, beharrezkoa bada, zozketa bat egingo da txapelketarekin jarraitzeko.
    • Partida batetik zure borondatez alde egiten baduzu, partida galdutzat emango zaizu.
  • Partida batean deskonektatzea
    • Partida batean deskonektatzen bazara: txapelketaren araudi zehatzari begiratu behar diozu, edo antolatzailearekin kontsultatu.
  • Emaitzak
    • Emaitzak Partynet-en bidez edota salbuespenez lehiaketako antolatzaileari komunikatu beharko zaizkio.
  • Partiden kontrola
    • Demoak
      • Jokoak aukera ematen badu, jokalari guztiek grabatu behar dute partidaren demoa, nahitaez.
    • Pantaila-argazkiak (Screenshot)
      • Partidaren hasieran, jokalarien zerrendaren eta informazioaren pantaila-argazki bat atera behar dute jokalari guztiek. Amaieran ere beste pantaila-argazki bat atera behar dute emaitzarekin. Pantaila-argazkietan pantaila osoak agertu behar du, eta ezin da moztuta egon.
    • Antolakuntzak eskubidea du demo eta pantaila-argazki horiek eskatzeko.
    • Kasu berezitan, antolatzaile guztiek dute aukera jokalarien konfigurazioa eskatu eta begiratzeko, bai joko barruan edota kanpoan konfigurazio artxibategiak ikusi, bigarren planuan dabilen software-a, etab. Jokalariak antolatzaile edota arduradunari bere ordenagailuaren konfigurazioa ikusi ahal izateko, berau erabiltzen utzi beharko dio. Ikuskapena jokalariaren aurrean egingo da, soilik beharrezkoa ikusten ari direla egiaztatu dezan. Jokalariak antolakuntzari bere konfigurazioa egiaztatzeko baimenik emango ez balio, bai jokalaria eta baita talde osoa ere lehiaketatik kanporatuak izan daitezke.
  • Ordezkapenak
    • Taldeentzat
      • Ezingo da ordezkapenik egin partida batean; salbuespen-kasu hauetan salbu: hardware-arazo bat edo ezinbesteko kasu bat gertatzen denean. Kasu horietan, partida eten egingo da (jokoak aukera ematen badu), eta antolakuntzarekin kontsultatuko da. Jokoak “pause” egiteko  aukerarik ematen ez badu, aurrera egingo du, baina inork ez du botoirik sakatuko, arazoa duen jokalariak arazo hori antolakuntzarekin komentatu arte. Antolakuntzari egokia iruditzen bazaio, baimena emango du ordezko jokalari bat sartzeko partida erdian, baldin eta jokalari horrek taldean izena emana badu.
    • Jokalari bakarreko txapelketetan
      • Ez da ordezkapenik onartuko txapelketa osoan.
  • Jokoen konfigurazioa
    • Konfigurazio eta skin lehenetsiak erabiliko dira, eta txapelketaren arabera onartzen diren kontrol eta konfigurazioak aldatu ahalko dira.
    • Ez da baimentzen txapelketaren arau zehatzetan onartzen ez diren Cheat-ak, Bug-ak, Exploit-ak eta Script-ak erabiltzea.
  • Jarrera
    • Errespetua eta joko garbia.
    • Mantendu zuen tokia garbi, mesedez.
    • Behar bezala erabili txapelketetako materiala.
    • Ez dira onartzen bozgorailuak, megafonoak, vuvuzelak….
    • Partida antolakuntzaren zerbitzari edo kontsola batean jokatzen bada, amaitzean joan egin behar duzu. Partida batean sartzen bazara edo gainerako jokalariei enbarazu egiten badiezu, zigorra jasoko duzu.
    • Taldekako lehiaketetan, soilik kapitainek jo dezakete talde-arduradunarengana, era lasaiean eta errespetuz, gogoan izan entzun eta laguntzeko gaudela eta.
  • Antolakuntzarekin harremanetan jartzea
    • Bakarkako jokoetan, jokalari guztiak jar daitezke harremanetan antolakuntzarekin.
    • Taldekako jokoetan, kapitaina soilik jar daiteke harremanetan antolakuntzarekin.
    • Zalantza, eztabaida edo protestaren bat gertatzen bada, txapelketaren antolatzailearekin harremanetan jarri behar da ahalik eta azkarren.
    • Salbuespen-kasuetan edo txapelketako antolatzailearekin adostasunik lortu ezean, joko-eremuko (Slipy) koordinatzailearekin harremanetan jar zaitezke.
    • Erreklamazioa partida baten ingurukoa bada, partida amaitu ondoren egin behar da.
    • Talde batek arrazoirik gabe protestatzen badu edo froga edo salaketa faltsuak egiten baditu, zigorra jasoko du.
    • Kasu guztietan, lasai hitz egin antolatzailearekin.
  • Guztiok parte hartzen dugu jaialdian, eta megafonia eta videowall-a erabiliko ditugu. Hortaz, partidak jokatzean soinuarekiko ulerkorrak izateko eskatzen dizuegu; izan ere, ez dugu bolumena jaitsiko, eta ez dugu jarduerarik atzeratuko.
  • Araudia betetzen ez bada, zigorra jasoko da edo talde osoa kanporatuko da txapelketatik edo jaialditik (kasu larrietan).
  • Antolakuntzak eskubidea du araudia aurrez jakinarazi gabe aldatzeko, txapelketako arauak, mapak, ordutegiak eta jarrerak eguneratzeko. Antolakuntzak jokoen intranetaren bidez (Partynet) emango du aldaketa horien berri.
  • Edonola ere, txapelketako arduradunaren edo eremu-koordinatzailearen erabakiak arau orokor eta zehatzei gailentzen zaizkie.

Sari-banaketa

  • Sariak eskudirutan:
    • Dagozkien atxikipenen menpe daude.
    • Banku-transferentzia bidez egingo dira ordainketak, urtea amaitu baino lehen. Ordainketa egiteko behar diren datuak posta elektronikoz bidali behar zaizkio ekitaldiaren antolatzaileari, adierazitako epean.
  • Software  edo hardware-a saritzat ematen denean:
    • Saria irabazleak berak jaso behar du sari-banaketan. Irabazleak ezin badu, aurrez izendatutako beste pertsona batek jaso dezake, baina, izendapena egiteko, idatzi bat egin behar da, irabazlearen NANarekin. Ez da software- edo hardware-saririk emango sari-banaketatik kanpo.