Parte-hartzaileentzat informazioa

A+ A A-

Zatoz Gipuzkoa Encounter-ea

PARTY GUNEA:

 


 

Noiz

2015eko Martxoaren 13tik 15era

Non

Tolosako Usabal Kiroldegian

Nola heldu

Kotxez:
Nazional 1-eko 434 irteera
GPS koordenadak:
N43.12929º W2.07946º
Argibide gehiago:
Tolosako Udalaren web orria bisita ezazu
 
Gainera, Azkon eta Barton-ek mapa bat prestatu dute Tolosako leku interesgarriekin.

Igo ^

Akreditazioa

Akreditazioa 12an (osteguna) 16:00tan hasiko da, eta 15ean (igandea) 17:00tan bukatuko da, bulegoaren ordutegia honako hau izanik:

Akreditatzeko ordutegia

Osteguna 12

16:00

22:00

Ostirala 13

10:00

22:00

Larunbata 14

10:00

22:00

Igandea 15

10:00

17:00

Igo ^

Lo egiteko tokiari buruzko informazioa

Party barrutian lo egin ahal izango da, hortarako egongo den atseden gunean, 12ko gauetik hasita 14ko gauerarte. Barrutia 15ean utzi beharko da partya bukatutakoan, beraz egun hortan ezin izango da bertan lorik egin.

Partehartzaile bakoitzak eman beharko du bere materiala (lozakua, zerria edo koltxoneta).

Toki arazoak direla eta, ahalik eta leku gutxien erabil dezazuen eskatu beharrean ikusten dugu gure burua:

- Ezin izango da inongo kanping dendarik jarri.

- Erabiliko diren koltxonetak ahalik eta tamaina txikienekoak izan behar dute. Koltxoneta dobleak erabili ahal izango dira, baina soilik bi pertsonen artean partekatzen badira. Ezin izango da baldintza hori betetzen ez duten koltxonetarik jarri, baldin eta antolakuntzak arrazoi justifikatu batengatik onartu ez badu.

Denok gure eskaerari jaramon egin ezkero leku arazorik ez izatea espero dugu. Ordea, edozein parte hartzailek goian emandako aholkueri kasorik egin ez eta horrek arazoak sortuko balitu, elkarbizitzarako kaltegarri gerta daitezkeen elementuak erretiratzea eskatu beharko liokete antolatzaileek. Zuen laguntza aurretik eskertzen dizuegu.

Igo ^

Eguneko sarrerak

Gipuzkoa Encounter-ean izateko bi modu daude: 3 egunetarako sarrera ohiko bidetik lortu (ordenagailuarentzako lekuarekin edo ordenagailuarentzako lekurik gabe izan daitekeena), edota eguneko sarrera erosi. Eguneko sarreraren prezioa 10 €-takoa da eta akreditazio bulegoan eros daiteke, haren lan ordutegian. Era berean eguneko sarreren balioa akreditazioko ordutegiarekin bat dator, eta inolaz ere ezin izango da gaueko hamabietatik haratago luzatu. Eguneko sarrerak party egun ofizialetan bakarrik izango dira salgai. Eguneko sarrera batek ez du partyan ordenagailua konektatzeko eskubiderik ematen.

Igo ^