Beste jarduerak
Ez dio axola Scener bat zaren, Gamer bat zaren, Modding-a gustuko duzun, edo beti lekuz kanpo zauden... Atal hau zurea izan daiteke! Gauza bakarra eskatzen dizugu: utzi lotsa etxean.
Bikoizketa lehiaketa
Zure ustez iragarki eta filmek asko irabazten badute bikoizketa komikoa eransten zaienean, hauxe da zuretzako lehiaketa.
Fastmugikormetraia
Ba al duzu laburmetraien zuzendari gisa trebeziarik? Eta ordulariaren kontra bada? Ez bitan pentsatu eta har ezazu parte!
Antzekotasunak
Zure lagun eta pertsonaia ospetsuen artean antzekotasunak aurkitzeko gaitasun berezia al duzu?
Ukitu fotografikoa
Erakutsi zure dohain artistikoak eta irudimena lehiaketa honetan.
Fast Cosplay
Oso erraza da: 3 laguneko taldeak osatu eta cosplay bat egin beharko duzue 10 minutu igaro aurretik.
Ramen Pikantea
Uste duzu gai izango zinatekeela katilukada bat ramen pikante inork baino lehen jateko? Ziur zaude?
Cd eta dvd jaurtiketa
Party-a ez litzateke party-a izango jada tradizional bihurtu den CD eta DVDen jaurtiketarik gabe.
Marrazketa "analogikoa"
Nor izango da party honetako Jan Van Eyck bezala gogoratua?
Argazki lehiaketa
Lehiaketa honetarako gaia “Janaria” da, eta argazkia Usabaleko instalazioetan edo hurbileko inguruan aterata egon beharko da.
Hirukoitzen txapelketa
Hasi eskumuturrak berotzen; ez, ez, ez, utzi sagua, ez duzu beharko!
Plastilinazko Panpinak
3Dtan modelatzea… “erraza” da, bainaaa zeure eskuekin egitea?
Origami
Arte egitea “erraza” ematen du, digitalki hitz egin ezkero, noski… Eta papelean modelatzea?
Atlas ludoteka
60 izenburu baino gehiago dituzu aukeratzeko. Goza ezazu partida on batetaz zure lagunekin.