Fastmugikormetraia

A+ A A-

Fastmugikormetraia

Ba al duzu laburmetraien zuzendari gisa trebeziarik? Eta ordulariaren kontra bada? Ez bitan pentsatu eta har ezazu parte! Ez gaizki ulertu, ez dugu Spielberg berririk nahi; barre pixka bat egin nahi dugu, besterik gabe.

Parte hartzeko ondokoa egin beharko duzu, ostiral goizean guk emandako gai baten inguruan, zure kamera digital edo telefono mugikorrarekin laburmetrai bat grabatu beharko duzu (adi egon Pantailei eta  Intranetari). Iraupena, 4 minutu gehienez izan beharko da. Jakin ezazue, segundu batzuk gehiago luzatzen bazarete ere, lehendabiziko 4 minutuak bakarrik baloratuko direla. Zuen laburmetraiak, originalak eta beste inon ikusi gabekoak, zerbitzarira igo beharko dituzue Intranetaren bidez, larunbateko 19:00ak baino lehen.

Bereziki originaltasuna eta gidoia baloratuko ditugu, eta baita kalitate teknikoa ere. Gogoan izan fotomuntaiak, 3D elementuak eta digitalizazioak sorburu dituzten marrazkiak ez direla onartuak izango.

OHARRA: Azpitituluak derrigorrezkoak.

Jarri, ahaztu gabe, zuen izena/ezizena eta party-ko postua, behar izan ezkero zuekin harremanetan jartzeko. Bideoak pantailan emango dira, larunbat-gauean. Antolatzaileek eskubidea dute ez proiektatzeko gustu onaren aurkako edukia duten ekoizpenak (bereziki, gure gustuaren aurkakoak) edota desegokitzat jotzen dituztenak.