Origami

A+ A A-

Origami

Arte egitea “erraza” ematen du, digitalki hitz egin ezkero, noski… Eta zure digitu guztiak, bere zentzu literalenean, erabili beharko bazenitu papelean modelatzeko? Orduan ere onena izango al zinateke?

Eskatu papera edozein momentutan, ‘Beste Jarduerak’ saileko neska mutilei, edo zuk zeuk hartu ezazu erakusketa mahaitik.

Irudiak ikusgai egongo dira party osoan eta irabazlea herri bozketa bidez hautatuko da. Gogokoen duzun irudiarengatik bozkatzeko, hurbildu zaitez erakusketara, utzi zure izena eta party-ko postua eta kito!..

Azkenengo egunean, irabazleak bere irudia mantendu eta beste guztiak txikitu ahal izango ditu, egileen aurrean garaipenaz gozatuz.

OHARRA: Izakinak agortu arte.

 

Gipuzkoa Encounter 9ko Origami irabazlea

Egilea: 'Shira'