Argazki lehiaketa

A+ A A-

Argazki lehiaketa

Aurten lehiaketa honetarako aukeratutako gaia “Janaria” da, bai gusanitoak ere balio dute. Ulertu ezazue janari bezala, jateko momentua ere, ez partyra eramaten ditugun jaki bikainak bakarrik. Argazkia Usabaleko instalazioetan edo inguruan aterata egon beharko da, betiere partyari buruzko elementuren bat edukiz.

Ez dago beste mugarik, irudiaren tamainari, kolore-teknikari edo sakontasunari dagokionik. Hori bai, kontuan izan irudiak pantaila erraldoi batean proiektatu arren, pantaila txikian aztertuko direla, beraz ez da beharrezkoa fitxategi handiegiak izatea.

Larunbateko 19:00ak baino lehen igo behar da emaitza Intranetera (gehienez 3 argazki partehartzaile bakoitzeko). Dena rar bakar batean igotzea eskertuko genizueke.

Jarri, ahaztu gabe, zuen izena/ezizena eta party-ko postua, behar izan ezkero zuekin harremanetan jartzeko. Bideoak pantailan emango dira, larunbat-gauean. Antolatzaileek eskubidea dute ez proiektatzeko gustu onaren aurkako edukia duten ekoizpenak (bereziki, gure gustuaren aurkakoak) edota desegokitzat jotzen dituztenak.

 

Gipuzkoa Encounter 9ko Argazki irabazlea

Egilea: 'Lancer'