Ukitu fotografikoa
Adieraz itzazu zure trebetasun artistikoak eta zure irudimena lehiaketa honetan. Deskargatu irudia hemen eta igo ezazu emaitza Intranetera, larunbateko 19:00ak baino lehen, hobeto dena .rar batean, ez igo pausu guztiak banan-banan.
Arauak:
- Ukitua egiteko edozein gai erabil dezakezu.
- Irudiak edozein diseinu-programarekin ukitu ditzakezu (Photoshop, Illustrator, Corel Paint Shop Pro, etab.)
- Emandako irudien bereizmena eta sakonera ezin dira aldatu. Ezin izango da irudiaren neurria aldatu.
- Irudiaren objektuak ezin dira ezabatu, baina desagertu daitezke, ezkutuan, elementu berrien azpian. Beraiekin ere 'jolastu' daiteke (lekuz aldatu, puskatu, eta).
- Bukaerako irudiaz gain, gutxienez tarteko 5 pausu eman beharko dizkiguzu.
Jarri, ahaztu gabe, zuen izena/ezizena eta party-ko postua, behar izan ezkero zuekin harremanetan jartzeko. Bideoak pantailan emango dira, larunbat-gauean. Antolatzaileek eskubidea dute ez proiektatzeko gustu onaren aurkako edukia duten ekoizpenak (bereziki, gure gustuaren aurkakoak) edota desegokitzat jotzen dituztenak.
Gipuzkoa Encounter 9ko Ukitu Fotografiko irabazlea
Egilea: 'Hellyn'