Euskal Chef
Agian, pentsatuko duzu sukaldeko erregea zarela urdaiazpiko-sandwich ziztrin bat egiteko gai zarelako. Edo cateringa aukeratzen duzu agian... (Beno, Larreak merezi du).
Bada, jaten bezalaxe sukaldean ere gozatzen duzuenontzat, lehiaketa bat aurkezten dizuegu, EUSKAL CHEF! Ostiraleko gauerdian.
Ikusi nahi dugu zer egiteko gai zaren guk emandako lau osagai erabiliz. Ez duzu jakingo zein diren ematen dizkizugunera arte. 45 minutu izango dituzu janaria prestatu eta aurkezteko. Saioa hasi arte ez da jakinaraziko zein plater prestatu behar den. Babarrunak pisu garrantzitsua izango du Tolosako edizio honetan.
Epaimahai aditu batek probatuko ditu zuek sortutako platerak, eta gau horretan bertan aukeratuko da irabazlea, Gipuzkoa Encounterreko mantala janzteko ohorea izango duena. Bilatu laguntzaile on bat eta apuntatu zaitez Intranetean! 10 binakako plaza bakarrik daude!
Gero, plater irabazlearen errezeta zaharra argitaratuko dugu, denok etxean goza dezazuen.
Gipuzkoa Encounter 9ko Plater irabazlea
Egileak: 'Zoltan'