Antzekotasunak

A+ A A-

Antzekotasunak

Zure lagun eta pertsonaia ospetsuen artean antzekotasunak aurkitzeko gaitasun berezia al duzu? Hala bada, hau da zure lehiaketa.

Nola parte hartu:

  • Bilatu ezazu Gipuzkoa Encounterreko partehartzaileen artean pertsonaia ospetsu baten antza duen bat, eta egin argazkia (lehenik baimena eskatu).
  • Pertsonaia ospetsu horren argazkia bilatu. Ez da zertan egiazkoa izan behar.
  • Fitxategi berri bat sortu, argazki bat bestearen ondoan jarriz. Ez dakizu nola egin? Deskargatu gure eredua hemen.
  • Igo ezazu argazkia Intranetera, larunbateko 19:00ak baino lehen.

Parte-hartze arauak:

Jpg formatoa bakarrik onartuko da. Fotomuntaketak, digitalizazio bidez lortutako irudiak edo 3D elementuak ez dira onartuak izango.

Argazkiak originalak eta argitaragabekoak izan beharko dira eta pertsonaiarekin duen antza baloratuko dugu bereziki.

Jarri, ahaztu gabe, zuen izena/ezizena eta party-ko postua, behar izan ezkero zuekin harremanetan jartzeko. Bideoak pantailan emango dira, larunbat-gauean. Antolatzaileek eskubidea dute ez proiektatzeko gustu onaren aurkako edukia duten ekoizpenak (bereziki, gure gustuaren aurkakoak) edota desegokitzat jotzen dituztenak.

 

Gipuzkoa Encounter 9ko Antzekotasun irabazlea

Egilea: 'eLe'