Fast Cosplay
Oraingoan, ez duzue sekulako lanik hartu beharko cosplay ikusgarriak sortzen, eta ez erotu eBay-en ileordeak bilatzen.
Oso erraza da: 3 laguneko taldeak osatu behar dituzue, eta zuetako bat izango da manikia. Eszenatokira igo beharko duzue, eta, han aurkitzen duzuen materialarekin, cosplay bat egin beharko duzue 10 minutu baino gutxiagotan.
Adituek osatutako epaimahai batek baloratuko du poltsak ebakitzeko eta zinta itsasteko teknika, eta arratsaldean bertan erabakiko du irabazlea zein den. Ai! Ez dudala esan noiz den, ezta? Zatozte larunbatean, 18:00etan, eszenatokira, taldeak osatzen hasteko. Intranetean aurretik izena emanda egon beharko duzue.