2D grafikoak

A+ A A-

2D grafikoak

Gehienezko bereizmena: 1280x1024

Gehienezko kolore-kopurua: 24 bit.

Onartutako formatuak: PNG (gomendatua) eta GIF.

Ez da JPEG formatua onartzen 2Dko lehiaketan.

Lana programa hauekin egin daiteke: GIMP, MyPaint, Photoshop, Paint Shop Pro, Painter, etab.

Azken lanarekin edo pantailarekin batera, marrazkia lortu aurreko 10 urrats entregatu behar ditu gutxienez. Urratsak honela zenbakitu behar dira: azken grafikoaren izena GOGO.PNG bada, honela izendatu behar dira urratsak: GOGO01.PNG, GOGO02.PNG, …, GOGO10.PNG eta GOGO11.PNG, 10 urrats izanez gero. GOGO01.PNG grafikoa zaharrena izango da, gutxien landutakoa, eta GOGO11.PNG azken grafikoa (lehiaketan parte hartuko duena). Urratsak fitxategi konprimitu batean entregatu daitezke (ZIP edo TGZ).

Aurreko urratsak epaimahaiari eta publikoari erakutsiko zaizkie. Urratsak erakutsi aurretik azken grafikoa erakutsiko da, eta gero, urratsak, hasieratik azken grafikora berriro iritsi arte.

Inola ere ez da onartuko eskaneatua edo digitalizatua izan den edo horren susmoa eman dezakeen marrazkirik. Ez da onartuko, halaber, birpixelatua izan den marrazkirik ezta fotomuntaiarik ere.

Ez da onartuko 3D programetan egindako elementurik erabiltzea, adibidez, hauetan egindakoak: Maya, Blender, 3d Studio Max eta Imagine.

Erreferentziak egon ezkero, ekoizpenarekin entregatu beharko dira.

Talde edo egile bakoitzeko lan bakarra onartuko da.

 

Gipuzkoa Encounter 9ko 2D grafiko irabazlea

Egilea: 'Hysp'