Arduino LCD & Bluetooth tailerra
Prototipoak sortzeko elektronika-plataforma ireki bat da Arduino, eta software eta hardware malgu eta erabilerrazetan oinarrituta dago.
Arduinoren munduan murgiltzeko,Vicente Centenok (Chentinox) labur-labur azalduko ditu Arduinoren ezaugarriak, eta Arduinoren programan bertan dauden adibide batzuk erakutsiko dituzte, haren programazio-ingurunea ezagutzen hasteko.
Ikasiko dugu nola lan egin led-ekin, potentziometroekin, LCD pantailekin, tenperatura-sentsoreekin, processing-arekin... Horrez gain, Ardublock, MiniBLOCK, Scratch… eta antzeko programazio-inguruneak ezagutuko ditugu.
Aitor Sierrak haririk gabeko sistemei buruzko hitzaldi bat emango du. Besteak beste, hauei buruz arituko da: Bluetooth-a, IM (433 Mhz eta 2.4 Ghz) eta WiFi-a.
Sentsore-datuak denbora errealean ikusiko ditugu, eta Interneten jarriko dira guztiontzat.
Tailerrean parte hartzeko, ezinbestekoa da ordenagailu eramangarria eramatea. Hala ere, behar dutenentzat, plaka batzuk banatuko ditu antolakuntzak.
Hizlariak:
Vicente Centeno (Chentinox) eta Aitor Sierra
Ordutegia:
Martxoaren 14an, 10:00etik 12:00etara, Hastapenak eta LCD
Martxoaren 14an, 12:00etatik 14:00etara, Haririk gabekoak.