Overclocking
Ahalik eta etekinik handiena ateratzea sistema bati, fabrikatzaileek ezarritako espezifikazioen gainetik behartuz.
Araudia:
- Gipuzkoa Encounter-eko parte-hartzaile gisa akreditatutakoek bakarrik har dezakete parte.
- Izen-ematea Gipuzkoa Encounter-en intranetaren bidez egingo da.
- Parte-hartzaileek soldatzeko edo aldatzeko beren ekipamendua ekar dezakete.
- Hardwarea alda daiteke eta modding-eko erremintak ekar daitezke.
- Zilegi da aire-soluzioekin eta hoztaile likidoekin aritzea lehiaketan.
- EZ da zilegi LN2, izotz lehorra edo bestelako metodoak erabiltzea.
- Banaka edo taldeka har daiteke parte, baina ez bietara.
- Parte-hartzaileek beren neurketa-tresnak edo termometro digitalak ekar ditzakete.
- Parte-hartzaile bakoitzak hardware berarekin egin behar ditu proba guztiak.
- Windows XP SP3, 32 biteko Windows Vista edo 32/64 biteko Windows 7/8 erabiliz egin behar dira probak.
- Parte-hartzaile bakoitzak emaitzaren pantaila-argazki bat gorde behar du; horrela egin ezean, emaitza ez da baliozkoa izango.
Puntuazio-sistema eta -arauak:
Puntuaziorako, honako benchmark hauek hartuko dira kontuan:
SuperPi 1.5 XS | CPU-Z min. 1.71.1 | CoreTemp min. 1.0 RC6 |
---|---|---|
http://www.superpi.net/Download/ | http://www.cpuid.com/cpuz.php | http://www.alcpu.com/CoreTemp/ |
- Parte-hartzaileek pantaila-argazkia (ImprPant) egin, emaitzak gorde eta antolakuntzari bidali behar diote posta elektronikoz (E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.).
- Parte-hartzaileek etengabe eguneratu ditzakete emaitzak, antolakuntzak ezarritako baliozko denboraren barruan.
- Epez kanpo bidalitako benchmark-en emaitzak ez dira kontabilizatuko.
SuperPI testa egiteko prozedura:
- Erabili antolakuntzak emandako atzeko planoa.
- Doitu SuperPI-ren leihoa albo batera.
- Argi eta garbi ikusi behar da checksum-a SuperPi-ren leihoan, eta begizta guztiak ere argi ikusi behar dira.
- Testa amaitu ondoren, jarri amaierako pantailaren zati bat Superpi-ren instantziaren gainean, eta beste zati bat atzeko planoaren gainean. Adibidean bezala.
- Ireki PUZ-Zren hiru instantzia “Micro”, “plaka” eta “memoriak” fitxetan.
- Ireki Coretemp-en instantzia bat tenperatura argi eta garbi ikusten den toki batean.
- Egin emaitzaren pantaila-irudi bat, beheko tresna barra ezkutatu gabe.
- Gorde emaitza Paint programaren bidez, jpg formatuan.
Puntuazio-arauak:
- Antolakuntzak emango du atzeko planoa emaitzen pantaila-argazkia ateratzeko eta gordetzeko.
- Parte-hartzaileek pantaila-argazkia (ImprPant) egin, emaitzak gorde eta antolakuntzari bidali behar diote posta elektronikoz (E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.).
- Parte-hartzaileek etengabe eguneratu ditzakete emaitzak, antolakuntzak ezarritako baliozko denboraren barruan.
- Epez kanpo bidalitako benchmark-en emaitzak ez dira kontabilizatuko.
- Proba bakoitzeko emaitzak oinarri hartuta emango dira puntuak.
- Antolakuntzak emaitza egiaztatuko eta idatziz jasoko du, eta Google Drive bidez parte-hartzaile guztiek ikusteko moduan jarriko.
- Probak berriro egitea eska diezaieke antolakuntzak parte-hartzaileei, emaitzak egiaztatzeko.
- Berdinketa izanez gero, Super PI 32M handiena duen parte-hartzailea izango da garaile.
Super PI programaren oinarrian puntuatzeko 2 parametro izango dira kontutan :
- Munduko Errekorraren gaineko %a
- Marka onena
Munduko Errekorraren gaineko %a
Parte hartzen den PUZak duen Super PI 32M-ko munduko errekorra hartuko da erreferentziatzat, http://www.hwbot.org-en argitaratua. Zenbat eta handiagoa izan % hori, puntuazio handiagoa jasoko da.
Ehuneko hori kalkulatzeko. formula hau erabiliko da (segundotan, eta komaz bereizirik milarenak):
(100 x [World Record marka])/ [Parte-hartzailearen SuperPi marka]
Marka onena
SuperPi 32M denbora osoa ere izango da kontutan. Emaitzak denbora bajuetatik altuetara banatuko dira.
Parametro bakoitzaren arabera banatuko diren puntuak ondorengo hauek dira:
Emaitzak | SuperPI32M (% WR) | Marka onena |
---|---|---|
1º | 10 | 10 |
2º | 8 | 8 |
3º | 6 | 6 |
4º | 4 | 4 |
5º | 2 | 2 |
6º | 1 | 1 |