Ardutrón lantegia - Muntaia Librea

A+ A A-

Ardutrón lantegia - Muntaia Librea

       

Ikasi huts-hutsetik nola funtzionatzen duen robot esploratzaile eta aztarnari batek, eta ikasi robota zeure kabuz muntatzen, lantegi honen bidez.

Ardutrón kita piezaz ondo hornitua dator, erraz-erraz hasteko zu lanean, pieza gehiago erosi behar izan gabe. Gainera, software librea darabil Ardutrónek (Arduino).

Muntatu motorrak, gurpilak, xasisa, erreduktorearen engranaje-trena...

Lerroari jarraitzeko pista bat ere izango dugu, probak egin ditzazun.

4 Ardutrón  edukiko ditugu tailerrean parte hartu nahi dutenentzat, baina norberak ekar dezake berea :)

Deskargatu muntaiari eta adibideei buruzko informazioa hemen.

 

Ordutegia: Martxoaren 14an, 16:00etatik 20:00etara