Hearth Stone

A+ A A-

Hearth Stone

Deskribapena: Zorroratu ezpata, atera kartak, eta presta zaitez Hearthstonerekin gozatzeko. Karta-joko zirraragarria da, estrategia bidezkoa, ikasteko erraza eta ezin dibertigarriagoa. Hasi doako partida bat Battle.net-en, eta erabili zure kartarik onenak sorginkeriak egiteko, izakiei babesa eskatzeko eta Warcrafteko heroiei aginduak emateko duelu epiko eta estrategikoetan.

Lehiaketa-mota: Kanporaketa arrunta: 1 vs 1

Araudia:

Jokatzeko, zuen aurkaria lagun-zerrendara gehitu behar duzue, eta lagunarteko desafioa bota behar diozue.
Oinarrizko mazoak nahiz pertsonalizatuak erabil daitezke.
Karta guztiak onartzen dira.
Hauts arkanoari dagokionez, ez dago mugarik mazo bakoitzeko; inolako murrizketarik gabe sortu ahal izango da mazoa.
Kanporaketa-fasea BO3-ra jokatuko da, eta, finala, berriz, BO5-era.
Txanda bat galtzen duen jokalariak hurrengo txandarako heroia eta mazoa aldatzeko aukera izango du. BO3 edo BO5 kasutan eta azkenengo partidara iritsi ezkero, bi lehiakideak heroi eta mazoa aldatu ahal izango dute.
Partida bukatzean, gorde irabazlearen eta aurkariaren izenak ageri diren pantailaren irudia, gatazkarik izan ez dadin.

Oharrak:

Antolakuntza ez da parte-hartzaileek ekarritako materialaren erantzule.

Araudi orokorra du osagarri araudi honek.

Nolanahi dela ere, antolatzailearen erabakia arauen gainetik dago.