Killer Instinct (Ez Ofiziala)
Deskribapena:
Hemen da berriro Killer Instinct, eta borrokalari berriak, grafiko hobetuak, jokatzeko modu berriak eta are ULTRA COMBO gehiago dakartza.
Araudia:
Lehen denboraldiko borrokalariekin baino ez da jokatuko.
Kanporaketa-fasea BO3-ra jokatuko da, eta, finala, berriz, BO5-era.
Borrokaldi bakoitzean, 99 segundoko 3 round egingo dira.
Lehen denboraldiko borrokalarien bertsioa baino ezingo da erabili.
Parte-hartzaileek beren lekuan egon behar dute borrokaren unean; bestela, borroka galdutzat emango zaie.
Borrokalaria alda daiteke borroka-saio batetik bestera, baita kanporaketa-txanda batetik bestera ere, jokalariaren nahierara.
Finalaurrekoetan eta finalean, pertsonaia-hautaketa itsua izan daiteke, jokalariek hala nahi badute. Finalaurrekoan eta finalean, jokalari bakoitzak zein pertsonaiarekin jokatuko duen esan behar dio antolatzaileari, aurkariak jakin gabe, eta, gero, hautatu egingo dituzte. Hala, counterpickinga saihestuko da.
Erabiltzaileek beren kontrolak ekar ditzakete txapelketan parte hartzeko, baina ez haririk gabeak, ezta makrodunak edo turbodunak ere.
Jokalari bakoitzak bere kontrolak doitu behar ditu borroka hasi aurretik. Borroka-saioa hasitakoan, ezin dituzte doitu. Parte-hartzaileen ardura da kontrolak prest izatea borroka bakoitzaren aurretik.
Mapa ausaz aukeratuko da. Mapa jakin bat aukeratuz gero, ausazko mapa batekin berrabiaraziko da. Hori behin eta berriz gertatzen bada, kanporatu egingo da hori eragiten ari den jokalaria.
Debekatuta dago borroka bat aurrez justifikatu gabe geratzea. Hori eginez gero, zigor gisa, round hori galdutzat emango zaio.
Oharrak:
Araudi honen osagarria da araudi orokorra.
Edozein kasutan, antolatzailearen erabakia arauen gainetik egongo da.