StarCraft 2
Plataforma: PC
Erabili beharreko bertsioa: erabilgarri dagoen azkena
Lekuak: 16
Formatua: 1 vs 1. Bracket-ak 3retan onenari. (Baliteke bracket arruntak izatea, betiere parte-hartzaileen eta lehiaketa-arduradunaren erabakiaren arabera)
Deskribapena: Blizzardek sortutako estrategia-joko ezagunaren jarraipena. Protoss, Terran eta Zerg berriro borrokatuko dira denbora errealean, baina oraingoan 3Dn eta beste trebetasun eta pertsonaia batzuekin. Starcraften bigarren zati honek hiru kapitulu ditu: Lehena, StarCraft II Terrans: Wings of Liberty. Bigarrena, StarCraft II Zerg: Heart of the Swarm. Eta hirugarrengoa eta azkena, StarCraft II Protoss: Legacy of the Void. (http://www.3djuegos.com/juegos/pc/2498/starcraft-2/)
Arduraduna/Antolatzailea: Zelkop - E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
Txapelketaren araudi espezifikoa
• Txapelketa honetarako araudi espezifikoa joko-txapelketen araudi orokorraren osagarria da.
• Zerbitzariak
battle.net-era konektatuta jokatu behar da; beraz, ezinbestekoa da kontu bat eta jatorrizko jokoa edukitzea.
• Jokatzeko lekua
Parte-hartzaile bakoitzak bere ordenagailuan jokatuko du txapelketa osoan.
• Mapak
Expedition Lost (2)
Overgrowth LE (2)
Secret Spring (2)
Vaani Research Station(2)
Catallena LE (3)
Deadwing LE (4)
Inferno Pools (4)
• Partiden formatua
Bracket bikoitzetako 3tan onenaren formatuan jokatuko da; hau da, bi partida irabaztea nahikoa izango da hirugarren txanda irabazitzat emateko. (Antolakuntzak formatua aldatzeko eskubidea du, parte-hartzaile kopuruak hala eskatzen badu)
Parte-hartzaile bakoitzak mapa bat aukeratu behar du, eta, hirugarren partida bat behar izanez gero, geratzen diren mapetako bat aukeratu behar dute ados jarrita. Ados jartzen ez badira, kanporatze bidez hautatutako dira, eta azken partida galdu duen parte-hartzailea hasiko da. Kanpoan geratzen dira lehendik erabilitako mapak.
Finala 5etan onenaren formatuan izango da, eta bateko abantaila izango du irabazleen bracket-etik iristen denak.
• Kontuan izan beharreko beste arau batzuk:
- Nahitaez gorde behar da partidaren demoa. Antolakuntzak eska dezake.
- Zigortu egingo da cheat-ak eta abantailak eta gainerako amarruak sortzen dituen kanpoko softwarea erabiltzea. Hala ere, antolakuntzak eskubidea du kasu bakoitzean egokien iruditzen zaion erabakia hartzeko, eta parte-hartzaileek onartu egin behar dute erabaki hori.
Oharrak:
Antolakuntza ez da parte-hartzaileek ekarritako materialaren erantzule.
Araudi orokorra du osagarri araudi honek.
Nolanahi dela ere, antolatzailearen erabakia arauen gainetik dago.